Mutrikun eguerdiko 12etan hasiko dira bertso-poteoarekin 2016-05-18

Larunbatean jokatuko da finala Plazatik Gaztetxera Egunean

Egun osoko jaia izango da larunbatean Mutrikun. Plazatik Gaztetxera Eguna antolatu dute eta han jokatuko da izen bereko sariketaren finala.

Eguerdiko 12:00etan bertso-poteoa izango da eta 14:30ean bazkaria. Animazio eta jolasen ostean, arratsaldeko 18:30ean jokatuko da Plazatik Gaztetxera sariketaren finala, gaztetxean bertan. Hauek dira finalistak:

-Eli Pagola eta Iñigo Zubiaurre “Beitxi”
-Aitor Salegi eta Antton Aizpurua
-Gemma Urteaga eta Maider Arregi
-Manex Astigarraga eta Maddi Sarasua

Finala bukatutakoan, erromeria izango da Josune Arakistain eta Uxue Amonarrizekin.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza