Eskolartekoa 2016-05-24

Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Eskolarteko finaleko bertsoaldi onenak ikusgai

Joan zen larunbatean jokatu ziren kanporaketak eta finala Hazparneko zineman. Finalean Kerman Diaz, Nahia Sasco, Elixabete Etxandi eta Oier Urreizti jardun ziren kantuan.
 Joan zen larunbatean jokatu ziren Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Eskolarteko kanporaketak eta finala Hazparneko zineman. Goizetik 11 bertsolarik kantatu zuten kanporaketetan, eta honako laukote hau sailkatu zen finalera:

 Nahia Sasco
 Kerman Diaz
 Oier Urreizti
 Elixabete Etxandi

 Azkenean Kerman Diazek jaso zuen txapela Mixel Aire "Xalbador"-en eskutik. Lau bertsolariak ariko dira ekainaren 4an Ereñotzun jokatuko den Eskolarteko finalean. Lapurdiko ordezkari gisa ariko dira Kerman Diaz eta Nahia Sasco, eta Baxe Nafarroaren izenean Elixabete Etxandi eta Oier Urreizti.

 Hazparneko finaleko bertsoaldi onenak sarean daude jada.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza