Jalgi 2016-05-24

Bertsolaritzak tarte zabala izango euskal kulturaren plaza ibiltarian

Bertsolaritzak tarte zabala izango euskal kulturaren plaza ibiltarian
Besteak beste Bertso Rapa, bertso poteoa, "Kapulana bat zintzilik", "Bertsolharitza", "Garai hura gara" eta Bertsolaritza ikastetxeetan saio bereziak izango dira.
 Astelehenan abiatu zen Jalgi, euskal kulturaren plaza ibiltaria. Urtero-urtero, euskal kulturaren historia, egungo egoera eta etorkizunekoa erakutsi, hausnartu, eztabaidatu eta bermatzeko sortutako proiektua da, urtero eskualde batean egingo dena. Euskal Herriko kultur eragileek eta tokian tokikoek auzolanean sortutako proiektua da Jalgi, eta aurten Aiaraldean egingo da. Atzo hasi zen eta igandera bitarte dozenaka emanaldi, mahai-inguru eta saio izango dira.

 Bertsolaritzak ere tarte zabala hartuko du. Atzo bertan "Bertsolharitza" emanaldi berezia izan zen Aiarako Udalbatza aretoan. Ibai Esoainek bertso, eta ipuinen bidez jositako emanaldi berezia da, haurrei zuzendutakoa.

 Gaur beste bi saio izango dira. Goizean Andoni Egaña eta Asier Rubio Amurrioko Zaraobe Institutuan izan dira. Iluntzean, berriz, "Garai hura gara" emanaldi berezia eskainiko dute Andoni Egañak berak eta Xabier Lizaso pianistak. Iluntzeko 19:00etan izango da saioa, Amurrioko Juan Urrutia plazan.

 Hilaren 27an beste bi emanaldi izango dira. Iluntzeko 19:00etan "Kapulana bat zintzilik" emanaldia eskainiko du Miren Amurizak Arrankudiaga-Zolloko Gizarte Etxean. Ondoren, iluntzeko 21:00etan hasita, bertso poteoa egingo dute Miren Amurizak eta Izar Mendigurenek Urduñako kaleetan barrena.

 Astea bukatzeko beste bi emanaldi ere izango dira larunbatean. Eguerdiko 12:00etan Jon Maia eta Izar Mendiguren ariko dira kantuan Laudioko Aldai Plazan. Plaza berean baina arratsaldeko 18:00etan, bertso rap saioa eskainiko dute Iñaki Viñasprek eta Odei Barrosok.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri