Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016-05-26

Udazkenera begira jarri da Bizkaia

Udazkenera begira jarri da Bizkaia
Udaberriko fasearekin "oso gustura" dago talde antolatzailea: eskualde desberdinetako bertsolariak elkarrekin aritu dira lehenengoz, eta jendearen erantzunarekin ere gustura daude.
 Bukatu berri da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udaberriko fasea. Berrikuntza eta guzti iritsi zen aurtengo txapelketa: udaberriko fasean, eskualdeetako txapelketetan aritu beharrean parte hartzaile guztiak elkarrekin hasi dira. Horrela, eskualde ezberdinetako bertsolariak elkarrekin aritu dira kantuan, eta normalean kantatzen ez duten plaza batzuetan kantatzeko aukera izan dute.

 "Balorazio positiboa"

 Talde antolatzaileak adierazi duenez balorazio "positiboa" egiten du: Bizkaiko eskualde guztietako 56 bertsolarik hartu dute parte, eta saioetan jende asko elkartu da: "ia areto guztiak bete dira, eta saioz saio, bertsozale berriak eta betikoak hurreratu dira bertsoak entzutera". Txapelketa Bizkaia anitzaren "isla" izan dela azpimarratu dute, saioak oso plaza desberdinetan jokatu baitira.

 Udazkenera begira

 Behin udaberriko fasea bukatuta, udazkenera begira jarri da talde antolatzailea. Urrian itzuliko da txapelketa, hiru faserekin.

 30 bertsolari hasiko dira hasieratik, bi multzotatik iritsiak. Alde batetik, udaberriko fasetik sailkatu diren 25 bertsolari hasiko dira:

 Imanol Uria Albizuri
 Nerea Ibarzabal Salegi
 Arrate Illaro Etxebarria
 Joseba Artza Zubillaga
 Malen Amenabar Larrañaga
 Garikoitz Sarriugarte Onaindia
 Mikel Goiriena Larrazabal
 Ander Elortegi Garatea
 Peru Vidal Gurrutxaga
 Aitor Bizkarra Ruiz
 Inazio Vidal Gurrutxaga
 Mikel Retolaza Etxebarria
 Igor Menika Bengoetxea
 Iñaki Iturriotz Zuluaga
 Txaber Altube Sarrionandia
 Julen Erezuma Arzanegi
 Joseba Barandiaran Andueza
 Arkaitz Zipitria Mendizabal
 Josu Landeta Egurrola
 Eneko Arrate Sololuze
 Beñat Vidal Gurrutxaga
 Txaber Ormazabal Villanueva
 Beñat Romero Maguregi
 Aissa Intxausti Aburruza
 Paule Ixiar Loizaga Legarra

 Bestetik, azkeneko txapelketan finalean aritu ez arren noizbait finalista izandako bertsolariak ere hasieratik hasiko dira. Hauek dira:

 Beñat Ugartetxea Ostolaza
 Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
 Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
 Miren Amuriza Plaza
 Peio Ormazabal Villanueva

 Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala

 Hasieratik hasten diren 30 bertsolariak kanporaketa fasean hasiko dira. Denera bost kanporaketa jokatuko dira.

 2014an finalista izandakoak finalaurrekoetan hasiko dira txapelketan. Denera hiru finalaurreko izango ditu aurtengo txapelketak. Eta, azkenik, finalean zortzi bertsolari ariko dira kantuan.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri