Ereñotzun jokatu da, Txirritaren heriotzaren 80. urteurrenean 2016-06-04

Txaber Altube eskolarteko txapeldun

Txaber Altubek irabazi du Euskal Herriko eskolarteko txapela. Txapeldunak Alaia Martinen eskutik jaso du garaipen ikurra. Finalean 12 bertsolari gaztek parte hartu dute eta 250 entzule inguru izan dira Ereñotzuko frontoian.
Txaber Altubek irabazi du Euskal Herriko eskolarteko txapela eta Beñat Mujika gelditu da bigarren. Irabazleak Alaia Martinen eskutik jaso du txapela. Sei herrialdeetako hamabi bertsolari gazte aritu dira oholtzan:  Aroa Arrizubieta Barredo, (Gasteiz), Peru Amorrortu Barrenetxea, (Gasteiz),  Txaber Altube Sarrionandia ( Abadiño), Unai Mendiburu Valor (Getxo)Beñat Mujika Izagirre,  (Donostia)
 Aizpea Garmendia Iartza (Lazkao), Kerman Díaz Franco (Urruña), Nahia Sasco Etxeberri (Lekuine), Elixabet Etxandi Goyenetche ( Izpura), Oier Urreizti Lafitte (Bidarrai), Joanes Illarregi Marzol (Leitza) eta Xabat Illarregi Marzol (Leitza). Aurkezle lanetanMaite Berriozabal aritu da.

Eskolarteko finala Ereñotzun (Hernani, Gipuzkoa) jokatu da, Txirritaren sorlekuan. Aurten 80 urte betetzen dira Jose Manuel Lujanbio hil zela. Gaurko finalean 250 entzule inguru bildu dira eta saioaren ondoren Larregain sagardotegian jarraituko festak.

Bertsoak eta adierazpenak sareko plazan
Astelehenetik aurrera, finaleko bertso hautaketa eta protagonista nagusiak hitzak ekarriko ditu Bertsoak sareko plazara.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa