Errotxapeako bertso eskolaren 10. urteurrenean 2016-06-02

Karine Etxeberri urepeldarrak irabazi du Iruñeko Alde Zaharreko kopla txapelketa

Errotxapeako 'Drimtim' bertso eskolak 10 urte bete ditu eta horren harira kopla txapelketa antolatu zuen Iruñeko Alde Zaharean. Hamasei parte hartzaile izan ziren eta Karine Etxeberrik urepeldarrak irabazi zuen, Joana Ziganda oskoztarrarekin buruz burukoa jokatuta. Antolatzaileek datorren urtean ere ekimenarekin jarraitzeko asmoa azaldu dute.
Errotxapeako bertso eskolak (drimtim), 10 urte bete ditu aurten. Lagun artean ospatzeko beste 3
bertso eskola gonbidatu zituen kopla txapelketa batera, K.O.plaketa deitu diote ekitaldiari, saio bakoitzean bat eliminatzen zelako. San jose plazan 40 lagun inguru bildu ziren 16 partaideen koplak entzuteko, 3 musikalari gazte lagunduta (Idoia, June ta Ibai). Drimtineko 4 lagunekin kantatu zuten Erro ibarretik 4 bertsolari (Aribe, Auzperri, Urepele), Barañaindik beste lau eta Larraundik beste haibeste.
'K.O formatuan' aritu eta Joana Ziganda oskoztarra eta Karine Etxeberri Urepeldarra iritsi ziren finalera. Finalean, Urepeldarra nagusitu zen Drimtimeko Inesek jantzi zion irabazlearen zapia. Antolatzaileen esanetan, giro bikainean Alde Zaharreko bazkarian parte hartuz borobildu zen eguna eta datorren urtean ere formula errepikatzeko aukerak ikusten dituzte.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu