Ahatzeko Heritaren hitza elkarteak antolatuta 2016-06-02

Mattini omenaldia Ahatzen, jaiotzaren mendeurrenean

Mattin Treku bertsolariari omenaldia egingo diote sorterrian, Ahatzen, jaiotzaren mendeurrenean. Mattin, XX. mendeko bertsolaritzaren erreferentziatako bat izan zen. Bertsoak, kantuak eta bazkaria izango dira.
Mattin Treku bertsolariak (1916-1981) omenaldia jasoko igandea bere sorterrian, jaiotzaren mendeurrenean, Ahatzeko Herritaren Hitza elkartearen eskutik. Goizeko 11:30etan hasiko dira ekitaldiak. Lehenik, Uhabia ikastolako haurrak eta Ziburuko bertsu eskolako haurren bertso emanaldia izango da. Ondoren, bertso jaialdia: Xumai Murua, Odei Barroso eta Aimar Karrika, Txomin Ezpondak gaiak emanda. Jarraian, zikiro jana, eta arratsaldean ere izango dira eta bertsoak. Era berean, Bazkalondoan, Ahaire Aizpak eta Kiri Borda ere izango dira.

Mattin Treku XX. mendeko bigarren erdian erreferentziazko bertsolaria izan zen. Umorea eta ahotsa izan ziren bere ezaugarrietako bi. Iparraldean Xalbador eta biak garai bat markatu zuten.

Penizinilari kantari txapelketan
Bideo honetan Mattin Txapelketako saio batean ari da kantari. Penizilina zuen gaia. Hitzetik Hortzerak landutako bideoa da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza