"Maratón de los cuentos" 2016-06-15

Asteburuan bertsolaritzaren berri jasoko dute Guadalajaran

Asteburuan bertsolaritzaren berri jasoko dute Guadalajaran
Andoni Egaña bertsolaria eta Karlos Aizpurua Mintzola Ahozko Lantegiko kidea izango dira bertan. Larunbatean Andoni Egaña Alexix Díaz de Pimienta inprobisatzaile kubatarrarekin ariko da, eta bertsolaritzari buruzko bi tailer ere emango ditu.
 Tradizio handiko ekimena da "Maratón de los Cuentos" delakoa, 1992tik Guadalajaran antolatzen dena. Ipuingintza eta ahozkotasuna ditu ardatz.

 Aurtengoan bertsolaritzari lekua egin diote, eta Andoni Egaña bertsolaria eta Karlos Aizpurua Mintzola Ahozko Lantegiko kidea izango dira bertan, asteburu honetan.

 Tailerrak eta saioak

 Andoni Egañak "Improvisar en bertso" tailerra eskainiko du ostiralean eta igandean, bertsolaritzaren berri emateko.

 Larunbatean, iluntzeko 20:00etan, Andoni Egañak saio bat egingo du Alexis Díaz de Pimienta inprobisatzaile kubatarrarekin. Karlos Aizpurua ariko da itzulpen lanak egiten.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza