Ekainaren 16, 17 eta 19 2016-06-15

Bihar hasiko dira Xabier Amurizaren inguruko ekitaldiak Durangaldean

'Amurizaren gaiak eta garaiak' izango da lehena. Bihar, Amorebieta-Etxanon, Zelaieta zentroan 19:30etan. Andoni Egaña, Kepa Altonaga eta Edurne Brouard-ek hartuko dute parte, Jone Guanetxeak gidatuta. Ostiralean kantaldia Durangoko Kafe Antzokian eta igandean erromesaldi artistikoa, Berriztik aterata. Sarrerak www.plateruenasarrerak.eu gunean eta Berrizko estankoan.
Bihar arratsaldean hasiko dira Amorebieta-Etxanon Amurizaren inguruan ekainerako antolatutako hiru ekitaldietako lehena. Maiatzean izan zen laugarrena Bilbon.

'Amurizaren gaiak eta garaiak', ekainaren 16an, Amorebieta-Etxanon, Zelaieta zentroan 19:30etan
Ekitaldiak hiru ikuspegi landuko ditu Xabier Amurizaren gaiak eta garaien inguruan. Andoni Egañak sorkuntza alorra, bertsolaritzaz eta haratago; Kepa Altonagak hizkuntzalaritza ikuspegitik jorratuko du Amurizaren ekarria; eta Edurne Brouard-ek Amurizaren iritzigintza jorratuko du. Bideratzaile lanetan Jone Guenetxea arituko da.

'Emaidazue freskura' kantaldia. Ekaineran  17an, Durangon, Pateruena kafe antzokian, 22:30etan
Ordu eta erdiko ikuskizun bat izango da Amurizaren hitzak kantatzeko eta berritzeko ikuskizuna: "Bertsoa, kantua, margoa eta poesia. Bizitza kantatu nahi ei zuen Xabierrek, eta, berearekin batera gu guztiona ere kantatu duenez gero, beste behin biziberrituko dugu" adierazi dute antolakuntzatik. Parte hartzaileen artean izango dira: Igelaren Banda, Tapia eta Leturia, Mursego, Mikel Markez eta Josu Zabala, Anje Duhalde, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio, Natxo de Felipe eta Anton Latxa, Leire Bilbao, Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalena.
Abeslari bakoitzak bi-hiru kanta abestuko ditu, Amurizaren hitzekin beti ere. Maialen Lujanbio eta Miren Amurizak bertso jarriak egingo dituzte. Margoa izango da emanaldiaren haria marraztuko duena eta Leire Bilbaok interbentzio literarioak egingo ditu.

'Amurizaren bideak eta aideak' erromesaldi artistikoa. Irteera: Berrizko kiroldegia, 09:30etan
Xabier Amurizaren bizitzan eta obran barrena egindako bidaia izango da, Berriztik aterata. Erromesaldi artistiko horretan geldialdiak izango dira Zornotzan, Iurretan, Abadiñon (Gerediagan) eta Berrizen amaituko da. Geldialdi bakoitzean 20-30 minutuko ekitaldia egingo da eta bertsolaritza eta beste alorretako zein herritarren parte hartzearekin. Bertsolarien alorretik, ekitaldietan parte hartzaile izango dira, besteak beste, Jon Lopategi, Abel Muniategi, Amets Arzallus, Jon Maia, Amets, Alaia Martin... Ibilbidea autobusez egingo da eta ondoren, Berrizen bazkaria egingo dute. Autobusa goizeko 09:30etan irtengo da Berrizko kiroldegitik eta 14:00etarako itzuli.

Sarrerak salgai
Bai kantaldirako eta bai erromesaldi artistikorako zein bazkaritarako sarrerak salgai daude. Batetik,  Plateruena kafe antzokiko gunean, www.plateruenasarrerak.eu eta baita Berrizeko estankoan ere.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu