Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2016-06-17

Ahozko Inprobisazioa Munduan I: Portugal eta Menorka

Mintzola Fundazioak Nazioarteko Kantu Inprobisatuaren Topaketak antolatu ditu uztailerako, Europa Bat batean egitasmoaren baitan. Han ikusi eta entzungo dugunaren erakusle, 2003an Bertsozale Elkarteak antolatutako "Ahozko Inprobisazioa Munduan" topaketetan parte hartu zuten inprobisatzaileak ekarriko ditugu gogora datozen astetan. Gaur Portugalko "cantador"-eak eta Menorcako "glosador"-eak.
Uztailaren 11tik 16ra Europa Bat-batean, Nazioarteko Kantu Inprobisatuaren Topaketak izango dira Donostian Mintzola Ahozko Lantegiak antolatuta. Munduko inprobisatzaileak etorriko dira gurera eta beraien kantatzeko modua, inprobisatzekoa, komunikatzekoa, egotekoa... erakutsiko dizkigute.

Uztailan ikusi eta entzungo dugunaren erakusle, 2003an Bertsozale Elkartea-k antolatutako "Ahozko Inprobisazioa Munduan" topaketetan parte hartu zuten inprobisatzaileak ekarriko ditugu gogora datozen astetan.

Oraingoan Portugal eta Menorcako kideengan jarriko dugu arreta: Portugalko “cantador”-eak  eta Menorcako “glosador”-eak musikariek lagunduta. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza