Asteburuko bertso-agenda 2016-06-17

Balkotik balkoira, txakolina eskuan eta musikaz lagunduta

Bertso-ekitaldiz beteta dator asteburu hau ere. Gaur "Balkotik balkoira" arituko dira kantuan Algortako Portu Zaharrean, bihar jaialdia egingo dute Arrasateko Monterro parkean eta igandean hainbat bertso-otorduaz gain, saio musikatua Ibarran eta jaialdia Agurainen, Araba Euskaraz-en baitan.
GAUR gaueko 22:00etan hasiko da "Balkoitik Balkoira" saioa Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plazan. Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi arituko dira kantuan.

Ondarroan eta Andoainen bertso-afariak egingo dituzte. Ondarroan Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Bikain Urkiri eta Iñaki Lersundi arituko dira kantuan eta Andoainen herritarren eta lasartearren arteko dema: kantuan Asier Azpiroz, Ion Beloki, Aritz Eskudero, Jon Eskudero, Beñat Iguaran eta Ane Labaka. Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Izarran
, jan beharrean edan egingo dute bertsolarien laguntzarekin: bertso-poteoa egingo dute iluntzeko 20:00etan hasita Zigor Enbeita, Aitor Sarriegi eta Julio Sotorekin.

Zuiako gaztetxera berriz, 2ZIO taldeak eramango ditu gaur bertso-rap doinuak; gaueko 22:00etan eskainiko dute kontzertua.

Eta gaurko agendarekin bukatzeko ezin ahaztu Durangon Xabier Amurizari egingo dioten omenaldia. "Emaidazue eskura" izeneko lagunarteko kantaldia eskainiko diote hainbat euskal kantarik. Besteak beste. Anje Duhalde, Mikel Markez, Igelaren Banda, Tapia eta Leturia, Natxo de Felipe eta Mursego izango dira han. Maialen Lujangio eta Miren Amuriza arituko dira bertsotan.


BIHAR larunbata, hainbat ekitalditan arituko dira kantuan bertsolariak. Hendaiako Sagarno egunean Unai Agirre eta Amets Arzallus izango dira arratsaldeko 17:30ean Errepublika plazan eta Odietako Euskararen Egunean, bertso-bazkaria egingo dute Migel Mari Elosegi "Luze" eta Oskar Estangarekin.

Arrasaten
, bertso-jaialdia egingo dute gaueko 22:30ean Monterron Parkean. Nerea Elustondo, Joanes Igeregi, Arrate Illaro eta Julio Soto arituko dira kantuan.

IGANDEAN
Araba Euskaraz izango da Agurainen eta bertso-saioa egingo dute eguerdiko 12:30ean Sagarmin gunean. Manex Agirre, Iker Pastor, Oihana Perea eta Jon Ruiz de Pinedo arituko dira kantuan. Aintzane Irazustak egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Arratzun eta Ea, txakolinaren bueltako jai-egunak izango dituzte eta han ere ez dira bertsolariak faltako. Arratzuko txakolin-bertso-katan Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxea izango dira kantuan eta Eako Natxitxuko Txakolin egunean Jon Arano, Ander Elortegi eta Xabat Galletebeitia arituko dira kantuan eguerdian.

Barrikako jaietan Iñigo Kortazar eta Josu Landeta izango dira kantuan goizeko 11:30ean eta Gorritin ospatuko duten Larraun egunean bertso-bazkaria egingo dute Julio Soto eta Oskar Estangarekin.

Bertso-saio musikatua egingo dute Ibarran, igandean iluntzeko 19:00etan. Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" izango dira kantuan.

Eta Durangaldean Xabier Amurizari omenaldia egiteko antolatu duten egitarauari amaiera emanez, "Amurizaren bideak eta aireak" erromesaldi artistikoa egingo dute Etxanotik Berrizera.

Bertso-agenda osoa ikusgai duzue hemen.




Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri