Xabier Amurizaren omenez 2016-06-20

Erromesaldi zabala, herritarra eta gertukoa

Erromesaldi zabala, herritarra eta gertukoa
"Amurizaren bideak eta aireak" izeneko erromesaldi artistikoa egin zuten atzo Etxanotik Berrizera. "Amurizarentzat esanguratsuak diren auzo eta herrietako herritarrek esker ona adieraztea eta berak maitasun hori jasotzea" nahi zuten antolatzaileek eta "helburua beteta pozik" daude.
Erromesaldia 100 lagun inguruk hasi zuten Etxanon. Autobusez egin zuten ibilaldia eta hainbat geraleku izan zituen. Erromesaldia aurrera joan ahala geroz eta jende gehiago elkartu zen ekitaldira eta antolatzaileen esanetan, "amaitzeko 230 bat lagun batu ginen bazkaltzen Berrizen giro ederrean".

"Xabier Amurizaren bideak eta aireak" erromesaldi artistikoaren  helburua "beretzat esanguratsuak diren auzo eta herrietako herritar soilek (izan edo ez artista, bertsolari edo dena delakoa…) esker ona adieraztea eta berak maitasun hori jasotzea" zen eta "helburua %100ean bete genuela esango nuke. Bera pozarren eta baita antolatzaileok ere".

"Geraleku bakoitzean planteamendua ezberdina zen baina Etxanon auzoko 40 bat lagunek hartuko zuten parte, Iurretan beste hainbestek, Berrizen 70 lagunen artean kantatu zizkioten bere abesti ezagun batzuk… Atzokoaren planteamendua horixe, zen: zabala, herritarra, gertukoa…" diote antolatzaileek.

Ostiraleko kantaldia bihar Bertsoan
"Emaidazue freskura" izenburupean Xabier Amurizaren omenezko kantaldia egin zuten ostiralean Durangoko Plateruenean. Han izan zen Bertsoa eta bihar ikusgai izango duzue.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza