Agenda betea San Joan bueltan 2016-06-23

Jaialdiak gaur Barañain eta Tolosan

San Joan bueltan bete betea dator bertsolaritza agenda. Gaur Tolosa eta Barañainen izango dira zita nagusiak, baina, badira beste hainbat lagunarteko saio ere.
San Joan bueltan bete betea dator bertsolaritza agenda. Barañainen, plazan 19:00etan Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Mikel Lasarte arituko dira. Gai-jartze lanetan, Barañaingo Bertso-Eskola. Orduerdi beranduago,Tolosan, enagusiak,  Andoni Egaña, Beñat Iguaran, Oihana Iguaran eta Maialen Lujanbio arituko dira, Iker Iriarte gai-jartzen dela. Zerkausian, 19:30etan. Lagunarteko saioak ere badira, Ataunen eta Arizkunen, besteak beste.

Bihar jaialdia Andoainen eta gazte sariketa Berriatun
Ekainaren 24an, urtero bezela bertso jaialdia izango da Andoainen, eta egun berean jokatuko da Berriatu gazte sariketa ere. Andoainen, Amaia Agirre, Miren Amuriza, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Agin Laburu, eta Aitor Mendiluze arituko dira. Gai-jartzaile, Ion Beloki arituko da. 19:00etan, goiko plazan.

Berriatuan, ordu berean, bertsolari gazteen Berriatua Sariketa jokatuko da eta honako bertsolari hauek arituko dira oholtzan. Iruri Altzerreka, Peru Amorrortu, Aizpea Garmendia, Xabat Illarregi, Aissa Intxausti, Unai Mendiburu, Aitor Ruiz eta Nahia Sasco. 19:00etan, Bideo gelan.

Igandean Leioan eta Hernanin
Igandean Leioa eta Hernanin izango dira jaialdiak. 18:00etan izango da Hernanin: Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze arituko dira Jose Luis Urdangarinen esanetara, Gudarien plazan. Leioan, 19:30etan izango da zita Ikea Barri plazan: Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Jon Maia eta Inazio Vidal. Gai-jartzaile, Maite Berriozabal arituko da.

Egunotan, jaialdiak ez ezik badira hainbat herri eta auzotako jaietan ere bertsolariak: Gorozikan, Iturriozen, Seguran, Olaberrian...

Agenda osoa ikusteko klikatu hemen, Xenpelar Dokumentazio Zerbitzuko agenda zerbitzuan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu