Bertso Eskolen Eguna 2016-06-23

Irailaren 17an ospatuko da Bertso Eskolen Eguna

Aurtengoan Portugaletek hartuko du festa. Iaz bezala, aurten ere bertan abiatuko da Bertsotruk egitasmoa. Sarrerak irailaren 2tik 12ra jarriko dira eskuragarri.
 Seigarrenez ospatuko da aurtengoan Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna. Portugaleten izango da hitzordua, irailaren 17an, eta egun osoko egitaraua izango du.

 Bertso-eskolen arteko harremanak estutzeko asmoz hasi ziren Bertso-Eskolen Egunak antolatzen duela 6 urte. Geroztik, bertso-eskoletako kideek elkar ezagutu eta elkarrekin bertsotan aritzeko aukera izan dute.

 Sarrerak irailean

 Bazkaritarako sarrerak irailaren 2tik 12ra eskuratu ahal izango dira www.bertsosarrerak.eus atarian, 15 eurotan.

 Bertsotruk-en hasiera

 Iaz bezala, aurtengoan ere Bertso-Eskolen Egunak emango dio hasiera Bertsotruk ekimenari. Lehenengo edizioan 26 bertso-eskolak hartu dute parte, eta denera 30 saio antolatu dituzte.

 Iaz 16 bertsolari kantuan

 Iazko Bertso-Eskolen Egunean parte hartu zuten bertso-eskola guztietako bertsolariek izan zuten kantatzeko aukera. Orduko irudiak errekuperatu ditugu.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza