Andoaingo jaialdia 2016-06-27

Entzule eta bertsolariak parez pare Andoainen

Urtero bezala, aurten ere Andoaingo San Juan egunez bertso-saioa egin zen Andoaingo plazan. Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Aitor Mendiluze, Miren Amuriza, Agin Laburu eta Amaia Agirre aritu ziren kantuan. Euria zela eta, entzuleak ere oholtzan babestu ziren.
 Asteburuan San Juan jaiak ospatu dituzte Andoainen. Aurten ere, San Juan egunez, bertso-jaialdia egin zuten plazan. Dena den, saio aurretik hasitako zaparrada zela eta, azkenean entzuleak ere oholtzako karparen azpian babestu ziren. Gertuko saioa osatu zuten honako sei bertsolari hauek kantuan zirela:

 Andoni Egaña
 Onintza Enbeita
 Agin Laburu
 Miren Amuriza
 Amaia Agirre
 Aitor Mendiluze

 Azken urteetako ohiturari segiz, Ion Beloki aritu zen gai-jartzaile lanetan. Bertsoaldirik onenak ikusgai daude Bertsoan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza