2016-06-30

Bihar Irunen, Gasteizen eta Azpeitian

Bihar, uztailak 1, bertso ekitaldiak izango dira Irunen, Azpeitian eta Gasteizen. Irunen, egurdiko saioa izango da: Anjel Mari Peñagarikano, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi arituko dira kantuan, 12:00etatik aurrera. Gasteizen, Aranbizkarreko txoznagunean 21:30etan, Ruben Sanchez eta eta Julen Zulaika. Azpeitian berriz, Orkatz tabernan 22:00etan, Amets Arzallus, Igor Elortza, Alaia Martin eta Etxahun Lekue.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza