Europa Bat-Batean 2016-07-13

Mundu osoan errepikatzen den erronka

Kantu inprobisatua genero perspektibatik landu dute gaur goizean Jone Miren Hernandezek, Elizabeth Tolbertek, Treva Lindseyk eta Kate Smurthwaitek. Ondoren, mahai-inguruan aritu dira Karen Owen, Lourdes Yunet Lopez, Rebeca Limón, Maria Isabel Servera, Maialen Lujabio eta Miren Amuriza.
 Hirugarren eguna dute gaur Europa Bat-Batean egitasmoko udako topaketek. Egunero bezala, jardunaldi akademikoak egin dira goizean Miramar Jauregian. Kantu ikuspegia genero perspektibatik landu dute gaurko hizlariek.

 Bertsolaria, bertsoa eta publikoa

 Bertsolaritzan funtsezko hiru elementu daudela azalduz hasi du goiza Jone Miren Hernandez antropologoak: bertsolaria, bertsoa eta publikoa. Emakumeek bertsolaritzan egindako ibilbidea aztertu du, eta baita emozioek bertsogintzan duten pisua ere.

 (Ikusi laburpen bideoa hemen).

 Negar kantuak kulturan txertatzeko bide

 Elizabeth Tolbert izan da gaurko bigarren hizlaria. Negar kantuen inguruan osatu du bere jardunaren zatirik zabalena. Emakumeek tradizio honetan duten pisua azpimarratu du, eta ahotsa eta hitzak kulturan txertatzeko bide direla adierazi du.

 (Ikusi bideoa hemen).

 Feminismoa Hip Hopean


 Hip Hopean emakumeek duten presentziaz aritu da Treva Lindsey. Gizonen moduan rapeatzeari utzi eta molde berrien bila hasi direla nabarmendu du, eta artea ez dela dibertsio hutsa aldarrikatu du: esanahi politiko osoa duela.

 (ikusi bideoa hemen).

 Generoa, performancea eta umorea

 Eguneko laugarren hizlaria Kate Smurthwaite izan da. Emakumeek komedia betidanik egin izan dutela aldarrikatu du, kontua dela orain arte ez zaiela plazan agertzeko baimenik eman. Horregatik esan du ezin dela baimendutako espazio apurragatik eskerrak ematen jardun.
 
 (Ikusi laburpen bideoa hemen).

 Munduko inprobisatzaileak mahai-inguruan

 Goizeko saioa bukatzeko Karen Owen, Lourdes Yunet Lopez, Rebeca Limón, Maria Isabel Servera, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza inprobisatzaileak mahai-inguruan aritu dira. Jatorri desberdinetatik iritsi arren antzeko bizipenak izan dituztela nabarmendu dute hitzaldian, eta elkartzen jarraitzeko beharra nabarmendu.

 Nerea Elustondoren iritzia

 Goizeko saioek eman dutenaren laburpena egin du Nerea Elustondok Bertsoa-rako.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa