14 urtera artekoen kategorian 2009-05-26

Erabakita daude Arabako Eskolarteko Txapelketako finalistak

Jon Unai Axpe, Bingen Sainz, Peru Abarrategi, Antton Karretero, Maddalen Arrausi, Beñat Olano, Ane Olano eta Unai Gondrak kantatuko dute.
 Ekainaren 6an jokatuko da Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, Armentia ikastolan, 9etatik aurrera. 14 urtera artekoen mailan, erabakita dago jada zein bertsolarik kantatuko duten bertan:

 Jon Unai Axpe        (Lautadako txapeldun)
 Bingen Sainz          (Lautadatik)
 Peru Abarrategi      (Gorbeialdean txapeldun)
 Antton Karretero     (Gorbeialdetik)
 Maddalen Arrausi  (Gasteizen txapeldun)
 Beñat Olano           (Gasteiztik)
 Ane Olano               (Gasteiztik)
 Unai Gondra           (Aiaratik)

 Guztira 18 gaztetxok parte hartu dute bat-batekoan kategoria honetan.

 Idatzizkoan, berriz, 140 haur aritu dira finalerdietan, eta 60 inguru pasa dira finalera.

 14 eta 18 urte artekoetan, berriz, maiatzaren 29an jokatuko da kanporaketa, Ubidean. Egun horretan Arabako bertso-eskoletako gazteak topaketetan elkartuko dira.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu