Larunbatean izan zen asteko ekitaldi nagusia 2016-07-20

Kursaaleko onena sarean

Larunbatean eman zitzaion amaiera Europa bat-batean ekimenari. Kursaalen elkartu ziren Mexiko, Kuba, Gales, Austria, Zipre eta Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak Alaia Martin, Amets Arzallus, Ane Labaka, Miren Amuriza eta Julio Soto bertsolariekin. Saio ederrak utzi zituen emanaldiak eta hemen dituzue ikusgai.
Mexikotik Alondras Huastecas taldean Rebeca Limon, Dana Sofia Limon eta Diana Laura Hernandez;  Kubatik Lourdes Yunet Lopez, Iran Caballero eta Yoslay Garcia, Eduanis Gonzalez musikari zutela; Mallorkatik Mateu Matas Xuri eta Maria Isabel Servera; Galestik Karen Owen eta Eurig Salisbury; Austriatik Hans Eder eta Norbert Hauer; Zipretik Marios Poullas eta Giorgios Siaxiate inprobisatzaileak Alexis Charalambous eta Charalambos Charalambous musikariekin; eta etxekoak Alaia Martin, Amets Arzallus, Ane Labaka, Miren Amuriza eta Julio Soto bertsolariak.

Horiek guztiak igo ziren Kursaaleko oholtzara larunbatean. Pasa den udazkenean hasi zen Europa bat-batean ekimenari bukaera emateko, ekitaldi ederra izan zen.

Ikusgai dituzue emanaldiko saio onenak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza