Bertso Jazza 2016-07-21

Dena prest dago Bertso Jazzerako

Dena prest dago Bertso Jazzerako
Igande honetan bigarrenez uztartuko dira bertsoa eta jazza Donostiako Jazzaldiaren baitan. Jon Maia, Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertsotan; Bixente Martinez, Amaiur Cajaraville, Hasier Oleaga, Xabier Zeberio eta Julen Izarra lagun dituztela. Unai Elizasu izango da auzkezle.
 Igande honetan bigarrenez izango du bertsoak tartea Donostiako Jazzaldiaren baitan. Berriz ere Bertso Jazza egingo da orduan, baina aldaketa dezente izango dira azkeneko alditik, bertsolarietatik hasita. Igandean, honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Jon Maia
 Miren Amuriza
 Andoni Egaña
 Beñat Gaztelumendi


 Aldamenean bost musikari ezagun izango dituzte lagun: Bixente Martinez, Amaiur Cajaraville, Hasier Oleaga, Xabier Zeberio eta Julen Izarra. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Unai Elizasu jardungo da.

 Victoria Eugenian

 Saioa gaueko 22:00etan izango da Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Sarrerak eskuratzeko aukera dago oraindik hemen klik eginda.

 Aste honetan prestaketa lanetan aritu dira bertsolari, gai-jartzaile eta musikariak eta dena prest dago iganderako.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza