Bertso-udalekuak 2016-07-22

Irañeta, Bidarrai eta Muxikaren txanda

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatuta, bertso-udalekuetako hiru txanda hasiko dira asteburu honetan: Irañetan, Bidarraien eta Muxikan. Guztira 100 gazte inguruk hartuko dute parte eta hilaren amaiera arte luzatuko da egonaldia. Ikusgai duzue iaz Irañetan elkartu zirenek egindako bideoa.
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatuta, bertso-udalekuetako hiru txanda hasiko dira asteburu honetan: Irañetan, Bidarraien eta Muxikan. Guztira 100 lagun baino gehiago elkartuko dira.

Irañetan 12 eta 14 urte arteko 35 gaztetxo egongo dira herriko aterpetxean. Gaur hasi eta hilaren 31a arte izango dute bertsoarekin ondo pasatzeko aukera.

Muxikako Gorozikan berriz, Natur Eskola izango dute elkargunea. Han 15 eta 16 urte arteko 45 gazte inguruk hartuko dute parte. Uztailaren 29an agurtuko dira.

Eta Bidarraien berriz helduenak. 15 eta 18 urte artekoak izango dira han, 40 gazte inguru. Menditarrenia aterpetxean egongo dira abuztuaren 1a arte.

Bertso-udalekuetan parte hartuko duten gazte eta gaztetxokin izango dira begiraleak eta sukaldariak ere. Bertsoa ardatz hartuta jolasak, kantua, dantza... izango dituzte ondo pasatzeko gai eta tresna.

Ikusgai duzue iaz Irañetan elkartu zirenek egindako bideoa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza