Albek antolatuta 2016-07-28

Bertso-saio ugari Getxoko San Inaziotan

Ostiralean, larunbatean eta igandean bertso-jaialdiak izango dira eguerdian Algortako Kasino plazan. Igandean, gainera, egun osoko bertso maratoia egingo da urtero bezala.
 Bere lekua hartzen ari da bertsoa Getxoko San Inazio festetan. Algortako Bertsolari Eskolak antolatuta, saio ugari izaten dira urtero, eta halaxe izango da aurten ere. Ostiralean, larunbatean eta igandean hiru bertso-jaialdi egingo dira eguerdiko 13:00etan Algortako Kasino plazan:

 UZTAILAREN 29a, OSTIRALA
  Uxue Alberdi
  Sustrai Colina
  Aitor Mendiluze
  Imanol Uria


 UZTAILAREN 30a, LARUNBATA
  Amets Arzallus
  Arrate Illaro Etxebarria
  Sebastian Lizaso
  Iker Zubeldia


 UZTAILAREN 31, IGANDEA
  Andoni Egaña
  Nerea Elustondo
  Maialen Lujanbio
  Fredi Paia


 Igandean bertso maratoia

 Saio hauez gain, bada beste bat urtetik urtera gero eta bertsozale gehiago erakartzen dituena: bertso maratoia. Igandean izango da hori. Eguerdiko saioaren ondoren, bazkaria izango da eta arratsaldean bertso-poteoan ariko dira Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu