Abuztuaren 5etik 9ra bitartean izango dira saioak. Urtero bezala, eguerdiko 13:30ean jaialdiak izango dira Aihotz plazan egunero. Horrez gain, bertso-ardo kata izango da hilaren 6an txosnagunean eta "Plaza bete poz" haurrentzako ikuskizuna hilaren 7an Peñaflorida parkean.
Azken urteotan nabarmen egin du gora Gasteizko jaietako bertso-eskaintzak. Aurtengoan ere izango da bertsoez non gozatua, zazpi saio izango baitira denera.
Aihotz Plaza Urtero bezala, aurten ere egunero bertso-jaialdiak izango dira Aihotz plazan eguerdiko 13:30ean. Hauxe da aurtengo programa:
ABUZTUAREN 5ean, OSTIRALEZ
Andoni Egaña
Sebastian Lizaso ABUZTUAREN 6an, LARUNBATEZ
Paula Amilburu
Oskar Estanga
Asier Otamendi
Fredi Paia Gai-jartzailea:
Aintzane Irazusta ABUZTUAREN 7an, IGANDEZ
Zigor Enbeita
Beñat Gaztelumendi
Onintza Enbeita
Felipe Zelaieta Gai-jartzailea:
Nieves del Alamo ABUZTUAREN 8an, ASTELEHENEZ
Jon Maia
Alaia Martin
Asier Rubio
Ruben Sanchez Gai-jartzailea:
Marta Ugarte
ABUZTUAREN 9an, ASTEARTEZ
Amets Arzallus
Izar Mendiguren
Oihane Perea
Julen Zelaieta Aihotz Plazatik kanpoko eskaintza Horrez gain, azken urteotan bezala izango da bestelako proposamenik ere.
Abuztuaren 6an, larunbatez, bertso-ardo kata saio berezia izango da Txosnagunean eguerdiko 13:30ean.
Andere Arriolabengoa eta
Julen Zulaika jardungo dira kantuan.
Abuztuaren 7an, berriz, haur eta gazteei zuzendutako "
Plaza bete poz" ikuskizuna izango da iluntzeko 19:30ean Peñaflorida parkean.
Oskar Estanga jardungo da kantuan.
Arabako Bertsozale Elkartearen txosna Bestalde, azken urteotan egin izan duen bezala,
Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du Txosnagunean, autofinantzaketa indartzeko asmoz. Jateko eta edateko aukera izango da bertan: Arabako Errioxako ardo ekologikoa, afaltzeko razio bereziak produktu ekologikoez osatuta...