Agenda 2016-08-10

Donostian bost saio izango dira Aste Nagusian

Donostian bost saio izango dira Aste Nagusian
Astelehen, astearte eta asteazken eguerdietan jaialdiak egingo dituzte Easo Plazan. Donostiako Piratek bi saio antolatu dituzte: asteartean bata eta ostiralean bestea. Ostiral bazkalostean "Ointziola" sariketako finala jokatuko da.
 Larunbat honetan abiatuko da Donostiako Aste Nagusia eta, azken urteotan ohikoa den moduan, bertsoak bere lekua izango du bertan.

 Jaialdiak Easo Plazan

 Azken urteotan Easo plaza bihurtu da bertsozaleen erreferentzia Aste Nagusian. Aurtengoan hiru jaialdi egingo dira, denak eguerdiko 12:00etan:

 ABUZTUAREN 15a, ASTELEHENA
  Uxue Alberdi
  Beñat Gaztelumendi
  Oihana Iguaran
  Agin Laburu

   Gai-jartzailea: Amaia Agirre
 
 ABUZTUAREN 17a, ASTEAZKENA
  Unai Agirre
  Unai Gaztelumendi
  Jon Maia
  Alaia Martin

   Gai-jartzailea: Iker Iriarte

 ABUZTUAREN 19a, OSTIRALA
  Amets Arzallus
  Asier Azpiroz
  Maialen Lujanbio
  Aitor Mendiluze

   Gai-jartzailea: Unai Elizasu

 Ointziola Sariketa

 Donostiako Piratetako Eskifaia Kofradiak "Ointziola" sariketa antolatu du, gainera, aurtengoan. Ostiralean izango da finala, Flamenka gunean, bazkalostean.

 Saio musikatua

 Horrez gain, Donostiako Piratek beste saio bat ere antolatu dute. Hilaren 16an, asteartez, bertso-saio musikatua egingo da Trinitate Plazan afalostean. Unai Gaztelumendi ariko da gai-jartzaile lanetan eta Ixak Arruti eta Eneko Sierra musikari. Bertsotan, berriz, honako laukote hau da jardutekoa:

  Izarne Zelaia
  Beñat Gaztelumendi
  Alaia Martin
  Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa