40. edizioa da aurtengoa 2016-08-24

Bihar abiatuko da Lizardi Saria

Bihar abiatuko da Lizardi Saria
Bihar eta etzi jokatuko dira kanporaketak Urpekoak Elkartean. Finala, berriz, irailaren 2an izango da, ostiralez, Zarauzko Modelo aretoan.
 Urtero bezala, aurten ere bertsolari gazteentzako Lizardi Saria jokatuko da Zarautzen. 40. edizioa izango da aurtengoa eta, ohi den gisan, bi kanporaketa eta finala izango dira.

 Kanporaketak bihar eta etzi

 Kanporaketak aste honetan bertan izango dira, biak ere Urpekoak Elkartean afalostean. Honako bertsolari hauek ariko dira bihar:

  Paula Amilburu
  Joritz Bastarrika
  Xabi Igoa
  Eli Pagola
  Aitor Salegi
  Josu Sanjurjo
  Aitor Servier
  Alazne Untxalo


 Ostiralean, berriz, hauxe izango da kantuan ariko den taldea:

  Peru Abarrategi
  Maialen Akizu
  Txaber Altube
  Amaia Elizagoien
  Aratz Igartzabal "Potto"
  Unai Mendizabal
  Danel Olano
  Maddi Sarasua


 Finala irailean

 Finala, berriz, irailaren 2an izango da Modelo aretoan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza