40. edizioa da aurtengoa 2016-08-31

Ostiralean jokatuko da Lizardi Sariko finala Zarautzen

Ostiralean jokatuko da Lizardi Sariko finala Zarautzen
Maialen Akizu, Aratz Igartzabal "Potto", Unai Mendizabal, Eli Pagola, Aitor Salegi eta Aitor Servier sailkatu dira finalera. Gaueko 22:00etan izango da saioa, Modelo Aretoan.
 Ostiral honetan jokatuko da Lizardi Sariko finala Zarautzen. Joan zen astean bi kanporaketa egin ondoren, hasierako hamasei bertsolarietatik honako seikote hau sailkatu da finalera:

  Maialen Akizu
  Aratz Igartzabal "Potto"
  Unai Mendizabal
  Eli Pagola
  Aitor Salegi
  Aitor Servier


 Saioa gaueko 22:00etan izango da, Modelo Aretoan.

 40. edizioa

 Tradizio handiko sariketa da Lizardi. Aurtengoan 40. edizioa bete du. Iaz Haritz Mujika asteasuarrak jantzi zuen txapela. Iazko bertsoaldi onenak entzungai dituzue albistearen azpian. Bat-bateko sariketaz gain, Basarri Bertsopaper Lehiaketako sariak ere banatuko dira ohi den bezala.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza