Gaur Plentzian izango da saioa; bihar Berriozarren, Elgoibarren eta Zarautzen; larunbatean Donostian eta Etxalekun eta igandean Beasainen, Berriatuan, Izurtzan, Donostian eta Ordizian.
Bertso-saio ugari izango dira iraileko lehenengo asteburuan ere. Uda bukatzear den arren, oraindik festa giroan dabiltza zenbait herritan eta festetako egitarauan bertsoak bere lekua izango du.
Gaur bertan Plentzian saioa izango da arratsaldeko 18:30ean Astillero plazan.
Amets Arzallus,
Igor Elortza,
Maialen Lujanbio eta
Jon Maia jardungo dira kantuan. Erlantz Ibargurengoitia izango dute gai-jartzaile.
Hiru saio bihar Biharko beste hiru saio daude iragarrita. Berriozarren, jaietako egitarauaren baitan, saioa eta poteoa izango dira arratsaldeko 17:30ean hasita, Kirol Tabernan.
Saioa Alkaiza eta
Sustrai Colina dira bertan kantatzekoak.
Elgoibarko San Antolin auzoan ere bertso-afaria egingo dute iluntzeko 21:00etan karpan, festak ospatzen ari baitira.
Iker Zubeldia eta
Julio Soto dira bertan kantatzekoak.
Zarautzen, berriz, Lizardi Sariko finala jokatuko da gaueko 22:00etatik aurrera Modelo aretoan.
Maialen Akizu,
Aratz Igartzabal "Potto",
Unai Mendizabal,
Eli Pagola,
Aitor Salegi eta
Aitor Servier ariko dira kantuan.
Larunbatean Donostian eta Etxalekun Larunbaterako beste hiru saio daude agendan. Donostian, Euskal Jaiak direla eta, urteroko bi saio izango dira. Goizean, Sagardo dastaketan,
Amets Arzallus eta
Sebastian Lizaso ariko dira bertsotan 11:45ean Konstituzio plazan. Gauean, berriz, 22:30ean, urteroko jaialdia izango da plazan bertan.
Andoni Egaña,
Igor Elortza,
Oihana Iguaran,
Jexux Mari Irazu,
Maialen Lujanbio eta
Jon Maia ariko dira kantuan
Karlos Aizpurua gai-jartzaile dutela.
Etxalekun, berriz, bertso-bazkaria egingo dute plazan eguerdiko 14:00etan
Julio Soto eta
Iker Zubeldiarekin.
Bost saio igandean Azkenik, igandean beste bost saio izango dira. Beasainen Usurbe mendian aritzekoak dira
Andoni Egaña eta
Mikel Mendizabal goizean eta eguerdian.
Berriatuan, Miloiko jaiak direla eta, bertso-saioa izango da eguerdian
Uxue Alberdi eta
Alaia Martinekin.
Izurtzan, berriz, jaietako saioa egingo da eguerdian Santa Ageda baselizaren inguruan.
Txaber Altube,
Iratxe Ibarra eta
Erika Lagoma ariko dira bertsotan.
Donostian Abuztock ekitaldia izango da Gladys Enea parkean arratsaldeko 18:00etan.
Amets Arzallus bertan izango da.
Bukatzeko, Ordiziako Euskal Jaietan ere bertsolariak ariko dira bazkaritan Beti-Alai pilotalekuan. Goierriko Bertso-Eskolako kideak ariko dira bertan.