Agenda 2016-09-07

Egaña, Iguaran, Laburu eta Lizaso gaur Arraten

Arraten (Eibar), Alkizan, Zizurkilen, Zamudion, Mutrikun eta Bermeon izango dira egunotan jaialdiak. Beste hainbat lagunarteko eta plaza libreko saio ere egingo dira iraileko bigarren aste honetan.
Bertso ekitaldiz ondo hornituta dator iraileko bigarren asteburu buelta. Gaur bertan, Eibarko Arrate auzoan lau bertsolari arituko dira afalondoan, urteroko jaialdian: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Agin Laburu eta Oihana Iguaran, Jon Mikel Mujikak gaiak jarrita. Kantabria jatetxean izango da, 21:00etatik aurrera. Ostegunean, Alkizan, seiko jaialdia: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Agin Laburu, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzen Amaia Agirre arituko da. 22:30etan, frontoian. Ostiralean, hitzordu bikoitza Mutrikun eta Zizurkilen. Mutrikun: Iñaki Apalategi Astigarraga, Amets Arzallus, Odei Barroso eta Anjel Mari Peñagarikano. Gai-jartzen, Unai Belaustegi. Samikollako parkean, 22:30etan. Zizurkilen, egun berean, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Unai Mendizabal. Gai-jartzen, Igotz Alkorta. 22:00etan, Elbarrenako elizan (Zizurkil behean).

Larunbatean, Zamudio eta Bermeon dira hitzorduak. Zamudion, II. Bertso-Rally erronka: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia. 17:30etan. Iluntzean, Bermeon: Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Alaia Martin eta Anjel Mari Peñagarikano. Gai-jartzen, Josu Goikoetxea. 20:00etan, Artza frontoian.

Ikusi agenda osoa

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza