Xabier Leteren obra 2016-09-10

'Gabon Txirrita' antzezlana gaur Donostian

Xabier Lete zenaren 'Gabon Txirrita' antzezlana taularatuko dute gaur Donostiako Trinitate plazan, 21:00etan. Irailaren 23an Urnietan egingo dute. Bere garaian urnietarrek antzeztu zuten eta oraingoan ere urnietarrak dira aktore gehienak. Txirritari egiten zaion epaiketa umoretsua da obraren haria. Sarrera guztiak salduta daude.
1982an Xabier Lete 'Gabon Txirrita' obra taularatu zuen, antzezle urnietarren eskutik. Txirritaren heriotzaren 80. urtea dela eta, Joxean Goikoetxeak, Xabier Leterekin harreman estua zuen musikariak, antzezlana berpiztea proposatu zion Donostia 2016ri, eta bihar ikusi ahal izango da Donostian, Trinitate plazan. Txirritari egiten zaion epaiketa da obraren haria. Mikel Laskurain eta Miren Gojenola ari dira zuzendari lanetan eta aktoreak gehienak urnietarra dira, 82ko antzezpen hartan bezala. Donostiako emanaldiaz gain, Urnietan ere ikusi ahal izango da Irailaren 23an. Gaurko emanaldirako sarrera guztiak salduta daude. 21:00etan izango da.

Atxagaren bertsioa abenduan
Donostia 2016ren eskutik, Bernardo Atxagak 'Gabon Txirrita' obraren beste bertsio bat eskainiko du, apustu abanguardistagoa, Xabi Payaren hitzetan. Moldaketa horretan, Txirrita ez ezik, Xabier Lete eta Lurdes Iriondo ere agertzen dira edo sugeritzen behintzat.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza