2016-09-12

Xilabako saioak eta bertsolariak

Xilabak zazpi saio izango ditu. Bi kanporaketa, lau finalaurreko eta finala.


KANPORAKETAK

-Donibane Lohizunen, RAVEL aretoan, irailaren 24ean, 17:00etan: Amets ARZALLUS, Egoitz ZELAIA, Kerman DIAZ, Miren ARTETXE, Nahia SASCO eta Ramuntxo CHRISTY. Aurkezlea.- Pantxika SOLORZANO.

-Müskildin, Posonpesenea gelan, urriaren 1ean, 17:00etan, MUSKILDI BIZI elkartearekin elkarkanean: Aitor SERVIER, Battitt CROUSPEYRE, Eneritz ZABALETA, Maddi SARASUA, Ortzi IDOATE, eta Xumai MURUA. Aurkezlea.- Xan ALKHAT.


FINALAURREKOAK

-Baigorrin, Plaza Xokon, urriaren 8an, 17:00etan, BASAIZEA elkartearekin elkarlanean: Sustrai COLINA, Odei BARROSO + Kanporaketetako fasetik puntuazioaren arabera, Bigarrena, Laugarrena, Seigarrena eta Zortzigarrena. Aurkezlea.- Bixente HIRIGARAI.

-Izturitzen, Herriko gelan, urriaren 15ean, 17:00etan, ARTETXEA elkartearekin elkarlanean: Maddalen ARZALLUS + Kanporaketetako fasetik puntuazioaren arabera, Lehena, Hirugarrena, Bosgarrena, Zazpigarrena eta Bederatzigarrena. Aurkezlea.- Iban FALXA.

-Aiziritzen, Herriko gelan, urriaren 22an, 17:00etan, ZABALIK elkartearekin elkarlanean: Lehen bi(2) Finalaurrekoetan: Baigorriko lehena, Izturitzeko bigarrena + Puntuazioaren arabera Lehena, Hirugarrena, Bosgarrena eta zazpigarrena. Aurkezlea.- Pettan PREBENDE.

-Larresoron, Herriko gelan, urriaren 29an, 17:00etan, OTE LORE elkartearekin elkarlanean: Lehen bi(2) Finalaurrekoetan: Izturitzeko lehena, Baigorriko bigarrena + Puntuazioaren arabera Bigarrena, Laugarrena, Seigarrena eta Zortzigarrena. Aurkezlea.- Maiana IRIGOIEN.


FINALA
-Baionan, LAUGA gelan, azaroaren 12an, 17:00etan: Finalaurreko fasetik sailkatuko diren sei (6) bertsulariekin jokatuko da: Bertsulari bakoitzak bi (2) finalaurrekoetan ateratako puntuen batura egin ondoren, orotara puntuazio gorena lortu duten sei (6) bertsulariak izanen dira finalean. Sei (6) bertsulariekin emanen zaio hasiera jardunari. Puntu gehien metatu duten bi (2) bertsulariak buruz-burukoa jokatu ondoren, final osoko baturak erabakiko du nor den xapelduna. Aurkezlea.- Joana ITZAINA.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa