12:00etan hitzordua El Solar plazan 2016-09-14

Bertso eskolen eguna larunbatean Portugaleten

Bertso poteoa goizean, bazkaria eta bertso trama ondoren. Bertsotruk ekimenaren bigarren edizioaren aurkezpena eta kontzertua izango dira Portugaleten.
Portugaleteko El Solar plazan, 12:00etan. Horixe du hitzordua aurtengo Bertso Eskolen Egunak eta lehen aldia izango du Bizkaiko Ezkerraldean. Urtero bezela, egitarau betea izango du egunak. Girotzen hasteko, bertso poteoan hasiko dira tabernetan saioak eginez. Ondoren, 14:30ak aldera bazkaria eta 17:30etan bertso trama Miren Amuriza eta Odei Barroso bertsotan direla.

Bertsotruk egitasmoaren bigarren edizioa
Bertso tramaren ondoren, 19:00etan bertso eskolek Bertsotruk proiektuaren bigarren edizioa aurkeztuko dute. Bertsotruk bertso eskolen arteko saioak dira eta iaz ia 30 bertso eskolak hartu zuten parte. Ekimena esperiantzia ederra izan zela baloratu zuten bertso eskolek eta aurten bigarren jarriko dute martxan. Portugaleten ezagutuko dira multzoak eta bertso eskola bakoitzari dagozkion saioak.

Errematatzeko, kontzertua

Egun osoko festa errematatzeko, Aneguria taldeak kontzertua eskainiko du eta horrekin emango zaio amaiera aurtengo bertso eskolen egunari.

Sarrerak salgai
Bazkarirako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus gunean, 15 eurotan. Bestalde, Bertsotruk egitasmoan parte hartuko duen bertso eskola bakoitzak bazkarirako bina txartel izango ditu.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza