Lau izango dira asteburuan Iruñean 2016-09-21

Bertsoa San Fermin Txiki jaietan

San Ferminetan bezala, San Fermin Txiki jaietan ere bertsoak izango du lekua. Asteburu honetan ospatuko dira jaiak eta beste hainbat ekitaldirekin batera, lau bertso-saio antolatu ditu Iruñako Alde Zaharreko Jai Batzordeak. Ostiralean bertso-poteo musikatua eta bertso-afaria izango dira; eta larunbatean bertso-bazkaria eta bertso-maldiko, bertsoa eta musika uztartuz.
San Fermin Txiki jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Iruñan eta San Ferminetan bezala, bertsoak izango du lekua. Beste hainbat ekitaldirekin batera, lau bertso-saio antolatu ditu Iruñako Alde Zaharreko Jai Batzordeak:

-Irailak 23, ostirala, Jarautako La Viña tabernatik, 19:30ean
Bertso-poteo musikatua
Bertsolariak: Julio Soto eta Xabier Terreros
Antolatzailea: Alde Zaharreko Jai Batzordea

-Irailak 23, ostirala, Duguna elkartean 22:00etan
Bertso-afaria
Bertsolariak: Miren Amuriza, Oihana Bartra
Txartelak 20 euro, kafea eta kopa barne. Txartelak eskuratzeko duguna@duguna.eus
Antolatzailea: Duguna Elkartea

-Irailak 24, larunbata, Jaigunean (Santo Domingoko aparkalekuan) 14:30ean
Bertso-bazkaria
Bertsolariak: Alaia Martin eta Eneko Lazkoz.
Txartelak 15 euro. Txartelak salgai Auzoenean eta Herrikon.
Antolatzailea: Alde Zaharreko Jai Batzordea.

-Irailak 24, larunbata, Zaldiko Maldiko elkartean 19:30ean
Bertso-maldiko, bertsoak eta musika
Bertsolariak: Aimar Karrika eta Odei Barroso.
Antolatzailea: Zaldiko Maldiko.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa