Urriaren 31 arte lanak aurkezteko epea 2016-09-22

Emanaldi berriak sortzeko lehenengo Lanku Beka martxan

Bertsolaritza muinean duen emanaldi berriak sortzea eta laguntzea da helburua eta Lankuren eta sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta sendotzea. Jauzi kualitatiboa dela nabarmendu du Lankuk datozen ediziotan sari ekonomikoa ere handitzen jaoateko ahalegia egingo du.
Bertsoa oinarri duten ekitaldi berriak sortzeko lehenengo Lanku Beka martxan da. Bertsolaritza muinean duen emanaldi berriak sortzea eta laguntzea da helburua eta Lankuren eta sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta sendotzea. Jauzi kualitatiboa dela nabarmendu du Lankuk datozen ediziotan sari ekonomikoa ere handitzen jaoateko ahalegia egingo du.
 
Hona hemen Lanku Bekare oinarriak:

Parte-hartze aukerak
Adin nagusikoak diren bertsolariek, gai-jartzaileek eta bertso eskoletako kideek hartu ahal izango dute parte sariketan. Lanak banaka edo taldeka aurkeztu ahalko dira. Hori bai, pertsona edo talde bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.

Eskatzen den lana
Bertsoa oinarri izango duen emanaldi berri baten gidoia sortzea eta garatzea.

IV. Lanaren zehaztapenak
Lanak originalak, euskaraz idatziak eta aurrez argitaratu gabeak eta saririk jaso gabeak izan behar dute. Baldintza hauek guztiak indarrean iraun beharko dute epaia ematen den unera arte.
Emanaldiaren gaia eta helburu-hartzailea libreak izango dira.
Lana aurkezteko emanaldiaren inguruko txostena prestatu beharko da.

Txostenak 4 orrialde izango ditu gehienez, eta ondorengo puntuak jasoko ditu:
    Emanaldiaren gaia eta ideia nagusia.
    Emanaldiak helburu izango duen publikoa.
    Gidoiaren lanketan parte hartuko duten sortzaileen perfilak, euren izenak zehaztu gabe.
    Gidoiaren laburpena-azalpena.
    Gidoiaren lagin bat, 2 orrialdekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena.

V. Lanak aurkezteko epea eta modua
2016ko urriaren 31n amaituko da lanak aurkezteko epea.
Lanak posta arruntez gutunazal itxi batean, bidali beharko dira, ondorengo helbidera:
Lanku Kultur Zerbitzuak
Martin Ugalde Kultur Parkea
20140 Andoain (Gipuzkoa)

Gutunazal horretan, emanaldiaren txostena eta beste gutunazal txikiago bat bidali behar dira.
Gutunazal txiki horren kanpoaldean lanaren izenburua zehaztu beharko da. Eta barruan, berriz, egilearen datu pertsonalak zehaztu beharko dira (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa). Txostenak izenburuz bakarrik identifikatuko dira. Beraz, txostenean ez da egilea nor den adieraziko.

Ez dira emailez bidalitako lanak onartuko, lanak baloratzerakoan egilearen anonimotasuna bermatu ahal izateko.

VI. Epaimahaia.
Bost kidek osatuko dute sariketa epaimahia:
    Andoni Egaña, bertsolaria.
    Jon Agirresarobe. Bertsozale Elkarteko sustapen eragilea.
    Ixiar Eizagirre, Bertsozale Elkarteko transmisio eragilea.
    Marta Agirrezabala, Lankuko koordinatzailea.
    Beñar Gaztelurrutia, kultur eragilea.

VII. Lanak baloratzeko irizpideak

Gidoirik onena hautatzerakoan, ondorengo irizpideak hartuko dira kontutan:
    Bertsolaritzak duen zentralitatea.
    Ideiaren, gidoiaren eta formatuaren originaltasuna.
    Helburu publikoarengana iristeko aukerak.
    Genero berdintasuna, naturarekiko begirunea edota kultur aniztasuna gisako baloreen lanketa.
    Hizkuntzaren egokitasuna.

VIII. Saria
Gidoi onenarentzako sari nagusia 800,00 ¤-koa izango da. Horrez gain, gidoi horretan oinarrituta emanaldi berezi bat sortuko du Lankuk.

Bigarren saria, 500,00 ¤koa izango da, 18-22 urte bitartekoek egindako gidoirik onenarentzat. Gidoi honekin ere emanaldi berezi bat egiteko aukera gordetzen du Lankuk.

Informazio gehiago: www.lanku.eus

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri