Donibane Lohizuneko Ravel aretoan 2016-09-22

Xilabako lehen kanporaketa izango da larunbatean

Xilabako lehen kanporaketa izango da larunbatean
Larunbatean hasiko da Xilabaren bosgarren edizioa Donibane Lohizunen. Amets Arzallus, Egoitz Zelaia, Kerman Diaz, Miren Artetxe, Nahia Sasco eta Ramuntxo Christy-k abestuko dute lehen kanporaketan. Saio arratsaldeko bostetan hasiko da Ravel aretoan. Sarrerak bertako lehiatilan eskuratu ahal izango dira.
Larunbatean hasiko da Xilabaren bosgarren edizioa Donibane Lohizunen. Amets Arzallus, Egoitz Zelaia, Kerman Diaz, Miren Artetxe, Nahia Sasco eta Ramuntxo Christy-k abestuko dute lehen kanporaketan eta Pantxika Solorzanok emanko dizkie gaiak.

Honak lan hauek egin beharko dituzte; guztira hamaika bertso puntuagarri kantatuz:
• Hasierako agurrak
• Zortziko handian ofiziotan binaka, hiruna bertso
• Zortziko txikian ofiziotan binaka, hiruna bertso
• Bi punturi erantzun, eta hitz bat emanda bertso bat (gehienez 5 puntukoa)
• Kopla handian binaka, 4na kopla bakoitzak, bina bertso osatu arte
• Bukaerako agurrak

Sarrerak lehiatilan eskuratu ahal izango dira.

Finalerako sarrerak eta informazio osoa
Xilabako finala azaroaren 12an izango da eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian erosi ahal izango dira, baita Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko hainbat puntutan ere.

Txapelketari buruzko informazio osoa www.bertsozale.eus atarian izango duzue eta www.bertsoa.eus-en bertsoaldi onenak ere ikusgai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza