Aitor Servier, Battit Crouspeyre, Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua, Ortzi Idoate eta Xumai Murua jardungo dira kantuan, Xan Alkhat gai-emaile dutela. Posonpesenea gelan izango da saioa, 17:00etan.
Joan zen larunbatean abiatu zen
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa Donibane Lohizunen. Larunbat honetan bigarren kanporaketa jokatuko da Müskildiko Posonpesenea gelan. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa eta honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:
Aitor Servier
Battit Crouspeyre
Eneritz Zabaleta
Maddi Sarasua
Ortzi Idoate
Xumai Murua Xan Alkhat izango dute gai-emaile.
Egin beharreko lana Bertsolariek 11na bertso puntuagarri kantatuko dituzte. Honako hauek dira egin beharreko ariketak:
-8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertso
-8ko txikian ofiziotan binaka, hiruna bertso
-Bi punturi erantzun eta hitz bat emanda bertso bat (gehienez 5 puntukoa)
-Kopla handian binaka, launa kopla bakoitzak
Sarrerak bertan salgai Sarrerak Müskildiko Posonpesenea gelan bertan eskuratu ahal izango dira. Finaleko sarrerak internetez eskuratu daitezke
www.bertsosarrerak.eu atarian, eta baita Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko hainbat
puntutan ere.
Sailkapena Larunbateko kanporaketaren ondoren, 9 bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera. Momentuz honela dago sailkapena:
1.-
Amets Arzallusek 399,5 puntu
2.-
Miren Artetxek 363 puntu
3.-
Ramuntxo Christyk 331,5 puntu
4.-
Nahia Sascok 327 puntu
5.-
Egoitz Zelaiak 320,5 puntu
6.-
Kerman Díazek 301 puntu