15:00etan ETB1ean 2016-09-29

Igandean itzuliko da Hitzetik Hortzera

Aurtengo denboraldian gonbidatu bat izango da programa bakoitzean. Joana Itzaina izango da lehenengo protagonista. Alkiza, Donostia eta Heletako bertsoaldi onenak eskainiko ditu lehenengo saioak.
 Udako etenaren ondoren, igande honetan itzuliko da Hitzetik Hortzera ETB1era. Iazko ordutegian, igandero arratsaldeko 15:00etan, baina itxura berrituta dator aurtengo programa.

 Gonbidatu bat astero

 Astero-astero gonbidatu bat izango da saioan, bertsolaritzari eta bertsogintzari ahalik eta talaia desberdinetatik begiratzeko helburuarekin. Egunerokotasunean bertsoarekin lotura zuzena izango du batzuetan gonbidatuak eta, besteetan, beste jardun batzuetatik datozen pertsonak izango dira. Hala ere, bakoitzak bertsoari lotuta dauzkan esperientzia eta iritziak kontatuko ditu. Lehendabiziko programan Joana Itzaina izango da gonbidatua. Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakaria da, eta Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketaren nondik norakoak kontatuko ditu.

 Hiru saiotako bertsoak

 Dena den, programaren mamia plazako jarduna izango da. Igande honetan hiru saiotako bertsoaldi onenak izango dira ikusgai: Donostia, Alkiza eta Heletakoak hain zuzen ere.

 Igande honetan izango da hitzordua beraz, eguerdiko 15:00etan, ETB1ean. Internetez ere ikusgai izango da, EITB Nahieran-en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza