Bere atzetik geratu dira, hurrenez hurren, Xumai Murua, Aitor Servier, Maddi Sarasua, Battitt Crouspeyre eta Ortzi Idoate. Bederatzi bertsolari sailkatu dira bigarren fasera.
Larunbatean Muskildin jokatu zen
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako bigarren kanporaketa.
Xan Alkhat gai-jartzaile zela eta 150 bertsozaleren aurrean, honela gelditu zen sailkapena:
1.-
Eneritz Zabaletak 359 puntu
2.-
Xumai Muruak 339 puntu
3.-
Aitor Servierrek 328,5 puntu
4.-
Maddi Sarasuak 319 puntu
5.-
Battitt Crouspeyrek 314,5 puntu
6.-
Ortzi Idoatek 313,5 puntu
Bederatzi bertsolari bigarren fasera Gauzak honela, honako bertsolari hauek sailkatu dira bigarren fasera:
Amets Arzallus
Miren Artetxe
Eneritz Zabaleta
Xumai Murua
Ramuntxo Christy
Aitor Servier
Nahia Sasco
Egoitz Zelaia
Maddi Sarasua
Bigarren fasean sartuko dira lehian orain dela bi urteko txapelketan lehenengo hiru postuetan geratu ziren bertsolariak:
Sustrai Colina
Maddalen Arzallus
Odei Barroso