Donsotian, joan den astean 2016-10-04

Zientziako Nobel Saridunei bertsotan, 'Passion for Knowledge' zientzia kongresuan

Bertso sorkuntzaren prozesua bertsotan azaldu zuten Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañak, besteak beste Zientziako bost Nobel Saridunen aurrean. Donostian izan zen ekitaldia, joan den ostiralean, 'Passion for Knowledge' zientzia jardunaldien baitan, Donostia International Physis Center-ek antolatuta.
Bertso sorkuntzaren prozesua bertsotan azaldu zuten Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañak, 'Passion for Knowledge' zientzia jardunaldien baitan, Donostia International Physis Center-ek antolatuta. Zientzia eremuko ikasle eta ikerlariak zeuden entzule, eta horien artean, ohorezko bost entzule, zientziako bost Nobel Saridun. Bertsolariek bertso sorkuntzan ematen diren prozesu desberdinak azaldu zituzten ariketa desberdinak eginez. Tartean, zientzilarei gaia jartzeko aukera emanez. Hiru ordu laurdeneko saioa egin zuten eta erantzun beroa jaso zuten zientzia munduko publikoaren eskutik.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza