Xilaba 2016-10-10

Sustrai Colinak irabazi du lehenengo finalaurrekoa

Sustrai Colinak irabazi du lehenengo finalaurrekoa
Larunbatean jokatu zen saioa, Baigorrin. Bere atzetik geratu ziren, hurrenez hurren, Odei Barroso, Miren Artetxe, Xumai Murua, Egoitz Zelaia eta Aitor Servier.
 Joan zen larunbatean abiatu ziren Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako finalaurrekoak Baigorrin. Bixente Hirigarai aritu zen gai-jartzaile lanetan. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Sustrai Colinak   388,5 puntu
 2.- Odei Barrosok     361 puntu
 3.- Miren Artetxek    358,5 puntu
 4.- Xumai Muruak      333 puntu
 5.- Egoitz Zelaiak    331,5 puntu
 6.- Aitor Servierrek  306 puntu

 Bigarren finalaurrekoa larunbatean Izturitzen

 Finalaurrekoetako lehenengo itzulia Izturitzen bukatuko da, larunbat honetan, arratsaldeko 17:00etan. Honako seikote hau ariko da bertan:

 Maddalen Arzallus
 Amets Arzallus
 Eneritz Zabaleta
 Ramuntxo Christy
 Nahia Sasco
 Maddi Sarasua


 Behin bigarren finalaurreko hau jokatuta jakingo da ze bertsolari ariko diren hilaren 22an eta 29an Aiziritzen eta Larresoron.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza