Xilaba 2016-10-13

Larunbatean jokatuko da bigarren finalaurrekoa

Larunbatean jokatuko da bigarren finalaurrekoa
Maddalen Arzallus, Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Ramuntxo Christy, Nahia Sasco eta Maddi Sarasua ariko dira kantuan Izturitzeko Herriko Gelan.
 Larunbat honetan bukatuko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako finalaurrekoetako lehenengo itzulia. Izturitzeko Herriko Gelan izango da hitzordua, arratsaldeko 17:00etan. Iban Falxa gai-emaile dela, honako seikote hau ariko da kantuan:

 Maddalen Arzallus
 Amets Arzallus
 Eneritz Zabaleta
 Ramuntxo Christy
 Nahia Sasco
 Maddi Sarasua


 Egin beharreko lana

 Bertsolariek hamaikana bertso puntuagarri bota beharko dituzte:

 -8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertso
 -8ko txikian ofiziotan binaka, hiruna bertso
 -Bakarka, gaia emanda, bina bertso
 -Kartzela: 10eko txikian ofiziotan binaka, hiruna bertso

 Sarrerak bertan salgai

 Sarrerak Izturitzeko Herriko Gelan bertan eskuratu ahal izango dira, leihatiletan, larunbatean bertan. Horrez gain, finalerako sarrerak ere salgai daude jada www.bertsosarrerak.eu atarian edo Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko hainbat puntutan.

 Sailkapena

 Momentuz, finalaurreko bat jokatuta, honela dago sailkapena:

 1.- Sustrai Colinak   388,5 puntu
 2.- Odei Barrosok     361 puntu
 3.- Miren Artetxek    358,5 puntu
 4.- Xumai Muruak      333 puntu
 5.- Egoitz Zelaiak    331,5 puntu
 6.- Aitor Servierrek  306 puntu

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza