Euskadi Literatura sariak 2016-10-13

Uxue Alberdik Euskadi Saria jaso du koplatan idatzitako 'Besarkada' lanagatik

Uxue Alberdik Euskadi Saria jaso du koplatan idatzitako 'Besarkada' lanagatik
"Azal eta mami biltzen du besarkada batek sortarazten duen zirrara" dio Alberdik. Kopla bidez osatu du liburua idazle eta bertsolariak, eta hori ere nabarmendu du epaimahaiak.
Uxue Alberdik Euskadi Literatura Saria irabazi du, haur literaturaren atalean, Besarkadak lanagatik. Kopla bidez idatzitako lana da eta hori ere nabarmendu du epaimahaiak.
"Azal eta mami biltzen du besarkada batek sortarazten duen zirrara", Alberdiren hitzetan. Kopla bidez osatu du liburua idazle eta bertsolariak, eta hori ere nabarmendu du epaimahaiak. "Pentsatzeko baino 'sentitzeko' liburu baten aurrean gaude". Izan ere, handia da liburuan sentsazioei ematen zeien pisua. "Txikitasunaren handitasunari gorazarre egiten dio eta agerian uzten du literaturaren oinarrizko balio sotila: zu, ni, hitzak, irudiak eta guztiak biltzeko une bat".

Besarkada liburuko ilustrazioak egin dituen Maite Gurrutxaga izan du gogoan Alberdik prentsaurrekoan egindako hitz hartzean. "Bere irudirik gabe ez dut uste sari hau emango zidatenik". Azaldu duenez, gainera, garrantzitsua izan da elkarlan hori. "Koplak orain lau urte idatzi nituen, eta kajoian ezkutatuta izan ditut luzez". Gurrutxagari bidali zizkion orduan, eta hala sortu zen proiektua. Kanta bat ere egin zuten kopla horien harira, eta baita Gurrutxagaren irudiekin sortutako animazio bat ere. Aurkezpenean zuzenean kantatu ditu liburua osatzen duten koplak, Mikel Laboaren Sorterriko koplak doinuan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza