Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2016-10-14

Zorionak Patxi!

Patxi Etxeberriaren urtebetetze eguna da gaur; 1930eko urriaren 14an jaio zen Orion, beraz 86 urte ditu gaurtik aurrera. Bere ahotsa ekarri dugu gaur bere omenez. Arrain-saltzailea izan zen eta gai horren inguruko bi bertsoaldi: puntu-erantzuna hasteko, eta jarraian Joxe Lizasorekin osatutako ofizioa. Bi gizonak helduak ziren ordurako eta Hitzetik Hortzerak antolatutako bertso-bazkarian izan zen saioa, 2002ko ekainaren 15ean Elorrion.
Patxi Etxeberria-ren urtebetetze eguna da gaur; 1930eko urriaren 14an jaio zen Orion, beraz 86 urte ditu gaurtik aurrera. Orion jaio eta Lasartera joan zen bizitzera. Arraindegi bat ireki zuen bertan eta urte askoan biak uztartu zituen: arraindegiko lana eta bertso-jarduna.

Oraindik kantuan jarraitzen du bertso-plazan; eta bera izango da zaharrena. 60 urte daramatza plazaz plaza kantari; izan ere, 26 urterekin hasi zen bertsotan, berandu samar orduan ohikoagoa zen moduan.

Bere ahotsa ekarri dugu gaur bere omenez. Arrain-saltzailea izan zen eta gai horren inguruko bi bertsoaldi: puntu-erantzuna hasteko, eta jarraian Joxe Lizaso-rekin osatutako ofizioa. Bi gizonak helduak ziren ordurako eta Hitzetik Hortzerak antolatutako bertso-bazkarian izan zen saioa, 2002ko ekainaren 15ean Elorrion.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza