Bere atzetik geratu ziren, hurrenez hurren, Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua, Nahia Sasco eta Ramuntxo Christy. Larunbatean hasiko da finalaurrekoen bigarren itzulia.
Larunbatean bukatu zen
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako finalaurrekoetako lehenengo itzulia. Izturitzen jokatu zen saioa eta,
Iban Falxa aurkezle zela, honela gelditu ziren puntuazioak:
1.-
Amets Arzallusek 363 puntu
2.-
Maddalen Arzallusek 330,5 puntu
3.-
Eneritz Zabaletak 323,5 puntu
4.-
Maddi Sarasuak 320 puntu
5.-
Nahia Sascok 302,5 puntu
6.-
Ramuntxo Christyk 294,5 puntu
Sailkapena Gauzak honela, hauxe da, momentuz, finalaurrekoetako sailkapena:
1.-
Sustrai Colinak 388,5 puntu
2.-
Amets Arzallusek 363 puntu
3.-
Odei Barrosok 361 puntu
4.-
Miren Artetxek 358,5 puntu
5.-
Xumai Muruak 333 puntu
6.-
Egoitz Zelaiak 331,5 puntu
7.-
Maddalen Arzallusek 330,5 puntu
8.-
Eneritz Zabaletak 323,5 puntu
9.-
Maddi Sarasuak 320 puntu
10.
Aitor Servierrek 306 puntu
11.-
Nahia Sascok 302,5 puntu
12.-
Ramuntxo Christyk 294,5 puntu
Bigarren itzulia Honenbestez, erabakita geratu dira finalaurrekoetako bigarren itzuliko saioak. Lehendabizikoa larunbat honetan izango da, arratsaldeko 17:00etan, Aiziritzeko herriko gelan. Honako seikote hau jardungo da kantuan:
Sustrai Colina
Miren Artetxe
Egoitz Zelaia
Maddalen Arzallus
Maddi Sarasua
Nahia Sasco
Bigarren finalaurrekoa, berriz, hilaren 28an jokatuko da Larresoroko Herriko Gelan. Honako seikote hau jardungo da bertan kantuan:
Amets Arzallus
Odei Barroso
Xumai Murua
Eneritz Zabaleta
Aitor Servier
Ramuntxo Christy
Finala azaroaren 12an Finala, berriz, azaroaren 12an izango da, arratsaldeko 17:00etan, Baionako Lauga gelan. Sei bertsolari sailkatuko dira bertan kantatzeko. Sarrerak eskuragarri daude jada
www.bertsosarrerak.eu atarian eta
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko zenbait puntutan.