Bizkaiko bertsolari txapelketa - final laurdenak 2016-10-19

Sestaon eta Igorren kanporaketak asteburuan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bi kanporaketa jokatuko dira asteburu honetan. Larunbatean Sestaon eta domekan Igorren.
Bizkaiko Txapelketako bi final laurden jokatuko dira asteburu honetan, Sestaon eta Igorren.
Sestaon, Musika Eskolako aretoan, 17:30etan hasita, honako sei bertsolari hauek arituko dira oholtzan:

Igorren, Lasarte aretoan, 17:30etan hasita:

13 bertsolari hurrengo fasera
Kanporaketa fase honetan bost saio jokatuko dira eta 30 bertsolaritatik 13 pasako dira finalaurrekoetara: saio bakoitzeko irabazlea (5) eta puntuazioz pasako beste zortziak. Oraingoz, Miren Amurizak lortu du txartela. Finalaurrekoetan beste bost bertsolari sartuko dira, aurreko txapelketako finalistak: Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia, Jone Uria eta Oihana Bartra. Denera 18 bertsolari, hiru finalaurrekotan banatuta.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza