Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2016-10-21

Joxe Mari Lopetegi: bertsolari errepublikarra

"Joxe Mari Lopetegiren iturritik bertsotan" jaialdia egingo da bihar arratsaldeko 18:00etan Irungo Udal Kontserbatorioan. Errepublikaren aldekoa zen Joxe Mari Lopetegi eta bertsolari ezaguna bere garaian. Gero ordea, desagertu egin zen liburu eta aipamenetatik, eta bertsolaritzaren historian gutxi hitz egin da berari buruz. Joxan Elosegik berreskuratu zuen ahanzturatik 2004an idatzi zuen liburu batean. Horren harira, elkarrizketa egin zioten Hitzetik Hortzeran.
"Joxe Mari Lopetegiren iturritik bertsotan" jaialdia egingo da bihar arratsaldeko 18:00etan Irungo Udal Kontserbatorioan.

Errepublikaren aldekoa zen Joxe Mari Lopetegi eta bertsolari ezaguna bere garaian, Txirrita-k eta Basarri-k bere omenez kantatutako bertsoek adierazten duten moduan. Gero ordea, desagertu egin zen liburu eta aipamenetatik, eta bertsolaritzaren historian gutxi hitz egin da berari buruz.

Joxan Elosegik berreskuratu zuen ahanzturatik 2004an idatzi zuen liburu batean. Horren harira, elkarrizketa egin zioten Hitzetik Hortzeran eta bideo honetan ezagutu dezakezue XIX.mendeko bertsolari irundarra.  

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza