Sustrai Colina, Miren Artetxe, Egoitz Zelaia, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua eta Nahia Sasco ariko dira kantuan Herriko Gelan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Larunbat honetan hasiko da
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako finalaurrekoen bigarren itzulia. Aiziritzen jokatuko da lehendabiziko saioa, Herriko Gelan arratsaldeko 17:00etan. Pettan Prebende aurkezle dela, honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:
Sustrai Colina
Miren Artetxe
Egoitz Zelaia
Maddalen Arzallus
Maddi Sarasua
Nahia Sasco Egin beharreko lana Bertsolariek hamahiruna bertso puntuagarri bota beharko dituzte. Honako hauek dira egin beharreko ariketak:
-Zortziko handian ofiziotan binaka, hiruna bertso
-Zortziko txikian ofiziotan binaka, hiruna bertso
-Hamarreko txikian ofiziotan binaka, hiruna bertso
-Kartzelan banaka: bi punturi erantzun eta gaia emanda bi bertso
Sailkapena Momentuz, finalaurrekoen lehenengo itzulia jokatuta, honela dago sailkapena:
1.-
Sustrai Colinak 388,5 puntu
2.-
Amets Arzallusek 363 puntu
3.-
Odei Barrosok 361 puntu
4.-
Miren Artetxek 358,5 puntu
5.-
Xumai Muruak 333 puntu
6.-
Egoitz Zelaiak 331,5 puntu
7.-
Maddalen Arzallusek 330,5 puntu
8.-
Eneritz Zabaletak 323,5 puntu
9.-
Maddi Sarasuak 320 puntu
10.
Aitor Servierrek 306 puntu
11.-
Nahia Sascok 302,5 puntu
12.-
Ramuntxo Christyk 294,5 puntu
Sarrerak Sarrerak Aiziritzeko Herriko Gelan bertan eskuratu ahal izango dira, leihatiletan, larunbatean bertan. Horrez gain, finalerako sarrerak ere salgai daude jada
www.bertsosarrerak.eus atarian edo
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko hainbat puntutan.