Hitzetik Hortzera 2016-10-28

Jon Mayaren pausoan joango da igandeko Hitzetik Hortzera

Historikoen atalean "Upeletan Erronka" emanaldiko bertsoaldi bat izango da ikusgai. Aste honetan Errenteria eta Durangoko saioek beteko dute tarterik zabalena.
 Dantza eta bertsoa uztartuko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak. Jon Maya dantzari ezaguna izango da gonbidatua, eta bere pausuan joango da programa Errenteriako bertso-saiora. Herriaren inguruan ariko da, eta baita bertsoaren eta dantzaren arteko antzekotasunez ere.

 Bertsoa eta dantza uztartuta


 Lotura horren lekuko da aste honeko bertsoaldi historikoa ere. Bertsoa, dantza eta trikitiaren uztarketa moduan sortu zen "Upeletan Erronka" emanaldi berezia. 2006an Azkoitian egin zuten saio bat, eta dantza-doinu bizian kantuan aritu ziren Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña, eta beren erritmora aritu ziren dantzarien artean zen Jon Maya bera ere.

 Errenteria eta Durangoko bertsoak

 Dena den, aste honetan ere plazako jardunak beteko du programako tarterik zabalena. Errenteria eta Durangoko jaialdietako bertsoaldirik onenak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak eta Jon Maia, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Igor Elortza, Andoni Egaña eta Julio Soto entzungo dira kantuan.

 Igandean ikusgai


 Hori dena eta askoz gehiago igande honetan izango da ikusgai ETB1en, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Eta laster interneten EITB Nahieran-en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu