Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa 2016-10-27

Larunbatean bukatuko dira finalaurrekoak Larresoron

Larunbatean bukatuko dira finalaurrekoak Larresoron
Sustrai Colina, Odei Barroso, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta, Aitor Servier eta Ramuntxo Christy ariko dira kantuan Herriko Gelan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
 Larunbat honetan jakingo da ze seikote sailkatuko den Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako finalera. Larresoron jokatuko da azkeneko finalaurrekoa. Honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Sustrai Colina
 Odei Barroso
 Xumai Murua
 Eneritz Zabaleta
 Aitor Servier
 Ramuntxo Christy


 Egin beharreko lana

 Bertsolariek hamahiruna bertso puntuagarri bota beharko dituzte. Honako hauek dira egin beharreko ariketak:

 -Zortziko handian ofiziotan binaka, hiruna bertso
 -Zortziko txikian ofiziotan binaka, hiruna bertso
 -Hamarreko txikian ofiziotan binaka, hiruna bertso
 -Kartzelan banaka: bi punturi erantzun eta gaia emanda bi bertso

 Sailkapena
 
 Momentuz, Larresoroko saioaren faltan, honela dago sailkapena:

 1.- Amets Arzallusek       784,4 puntu
 2.- Miren Artetxek         735 puntu
 3.- Maddalen Arzallusek    727 puntu
 4.- Egoitz Zelaiak         694,5 puntu
 5.- Maddi Sarasuak         687,5 puntu
 6.- Nahia Sascok           674,5 puntu

(Saio baten faltan)

 7.- Sustrai Colinak        388,5 puntu
 8.- Odei Barrosok          361 puntu
 9.- Xumai Muruak           333 puntu
 10.- Eneritz Zabaletak     323,5 puntu
 11. Aitor Servierrek       306 puntu
 12.- Ramuntxo Christyk     294,5 puntu

 Sarrerak

 Sarrerak Larresoroko Herriko Gelan bertan eskuratu ahal izango dira, leihatiletan, larunbatean bertan. Horrez gain, finalerako sarrerak ere salgai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian edo Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko hainbat puntutan.  

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu