Bizkaiko bertsolari txapelketa - final laurdenak 2016-11-03

Zaldibarren Bizkaiko azken kanporaketa larunbatean

Beñat Romero, Beñat Vidal, Eneko Arrate, Igor Menika, Nerea Ibarzabal eta Peio Ormazabal arituko dira Olazar frontoaian.
Bizkaiko Txapelketako azken kanporaketa jokatuko da larunbatean Zaldibarren. Sei bertsolari oholtzan eta finalaurrekoetarako azken postuak jokoan. 30 bertsolaritik 13 pasatzen dira fase honetan. Horietako lau, saioetako irabazleak,  zuzenean pasata daude, eta puntuazioz pasatzen diren zortzitik hiru ere matematikoki sailkatuta daude. Zaldibarren honako sei bertsolari hauek arituko dira kantuan:

Peio Ormazabal finalista izandakoa da, eta beraz, fase honetan sartu da txapelketara. Beste bostak udabarriko fasetik sailkatu dira fase honetara.

Saioko gai-emailea Maite Berriozabal Berrizbeitia izango da, eta epaileak, ostera, hurrengoak: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea arituko da.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza