Asteburu honetan egingo dute topaketa 2016-11-03

Nafarroa eta Xilabako bertso-eskoletako gazteak Donezteben

Asteburu honetan Nafarroa, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko 26 bertsolari gazte elkartuko dira Doneztebeko Belbieretxea aterpetxean. Nafarroako Kirola eta Gazteriaren Institutuak, Nafarroako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, lehenengo aldiz antolatu du ekimen hau topagune artistiko eta kulturalak sortzeko helburuarekin. Bertso-eskoletan dabiltzan 14 eta 17 urte arteko gazteak dira eta bertsolaritzarekin eta ahozko inprobisazioarekin lotutako hainbat ekintza egingo dituzte.
Asteburu honetan Nafarroa, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko 26 bertsolari gazte elkartuko dira Doneztebeko Belbieretxea aterpetxean. 14 eta 17 urte artean dituzte eta horietatik 15 Nafarroako bertso-eskoletako kideak dira; beste 11 Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarrekoak.

Nafarroako Kirola eta Gazteriaren Institutuak, Nafarroako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, lehenengo aldiz antolatu du ekimen hau. Izan ere, Nafarroako Gobernuak topagune artistiko eta kulturalak sortu nahi ditu gazteriaren alorrean aurrera eraman nahi dituen estrategien baitan.

Larunbat eta igandean bertsolaritzarekin eta ahozko inprobisazioarekin lotutako hainbat ekintza egingo dituzte gazteek: hip-hop tailerra, Julio Soto eta Sustrai Colinaren bertso-saioa, jolas didaktiko eta tailerrak... Topaketan parte hartuko duten gazteen emanaldi batekin amaituko da asteburu-pasa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza